Urbi institutua‎ > ‎

Untitled






 
 
 
 
 
 
 
 

 

STARTINNOVA lehiaketako finalean dira gure ikasleak!!!

publicado a la‎(s)‎ 8 feb. 2017 23:54 por Idazkaritza Urbi

STARTINNOVA 2016-2017.

URBI B.H.I. FINALERAKO SAILKATUA!!!!


StartInnova egitasmoaren helburua ikasleek enpresa bat martxan jartzeko jarraitu behar diren pausuak ezagutzea da, gazteen ekintzailetza sustatuz.  

Honela, gure ikasleek ideia berritzaile baten oinarritutako enpresa bat asmatu behar izan dute eta, CANVAS metodoa erabiliz, proiektua bideragarria izan dadin hainbat alderdi landu dituzte: enpresak duen baliorik garrantzitsuena finkatu, merkatuen azterketa egin, bezeroekiko harremana erabaki, beharrezko baliabideak zeintzuk diren zehaztu behar izan dituzte, etab.

Bizkaian 140 taldek aurkeztu dituzte beraien lanak eta URBI B.H.I.ko GALTAGAPA taldea finalera iritsi da.

GALTAGAPA.  JONE GALINDEZ, GORKA PADILLA,  JON GALLEGO, IKER TAPIA.

Beraien proiektuak BILBOSHOP du izena eta online plataforma bat da. Enpresa honi esker, Bilboko dendek beraien produktuak online saltzeko aukera izango dute. BilboShop-ek plataforma kudeatuko du, bezeroen ordainketak jasoko ditu eta produktuak bezeroarengana eramateko ardura bere gain hartuko du. Nahi izanez gero, Marketing aholkularitza ere emango diete harpidetutako dendei.

Proiektu honi esker lehen postua lortu dute. Orain beraien lana epaimahaiaren aurrean aurkeztera joango dira Bilbora. Zorte on!

Beraietaz gain, institutuko beste 10 taldek ere bialdu dituzte beraien proiektuak, oso lan interesgarria egin ondoren.

Aipamen berezia egin nahi genuke Bi Ber Bi taldearen lanari buruz, finalera 5 talde baldin badoaz, beraiek 6.ak gelditu direlako. Zorionak neskak, lan bikaina egin duzue.

BI BER BI. ANE ARIZMENDIARRIETA, AMETS FERNANDEZ, ALBA OROZKO, NAIARA MANEIRO.

Batxilergoko 2. mailako ikasleen familientzat

publicado a la‎(s)‎ 5 feb. 2017 2:34 por MARIA CARMEN SAUTUA

Resultado de imagen de imagenes sobre urbi basauriHurrengo ostegunean, otsailak 9, arratsaldeko 17:00etan batxilergoko 2.mailako ikasleen familientzat informazio bilera izango da. Gaia: "Zer egin dezakete zuen seme-alabek unibertsitatera edo lanbide heziketara joateko?"

Agate deuna bezpera balitz bezela aritu gara URBIn.

publicado a la‎(s)‎ 3 feb. 2017 3:54 por Infor urbi


IPUIN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

publicado a la‎(s)‎ 3 feb. 2017 3:52 por Infor urbi

2017irabazleak
Zorionak! Primeran egin duzue eta!

ERASMUS+F.O.R. Proiektua

publicado a la‎(s)‎ 2 feb. 2017 5:01 por Karmele LOPEZ DE ABETXUKO

Gaur bertan, otsailak 2an, Geuria aldizkarian izan dugu institutuko FOR Erasmus+ proiektuaren berri. "Zerbait aldatzen ari da..."

IPUIN LEHIAKETAko IRABAZLEAK

publicado a la‎(s)‎ 30 ene. 2017 23:43 por Infor urbi   [ actualizado el 30 ene. 2017 23:49 ]

saria
Hurrengo ostiralean (otsailak 3an) patioan egingo den ikuskizunean SARIAK jazoko dituzte. ZORIONAK, hemen dituzue aurtengo irabazle eta haien kontakizun laburrak.


Embed gadget




Edgar Allan Poe mikrofilma

publicado a la‎(s)‎ 25 ene. 2017 5:09 por Infor urbi   [ actualizado el 25 ene. 2017 5:58 por IKT Arduraduna ]

http://urbibhi.urbibas.org/home/berriak/edgarallanpoemicrofilma
Hona hemen gure batxilergoko ikasleek egindako bideoa.

Bihotz salataria ‎(Edgar Allan Poe mikrofilma)‎ 66.avi


IPUIN LABURREN LEHIAKETA EPEA LUZATU DA: urtarrilaren 16rarte duzue

publicado a la‎(s)‎ 13 dic. 2016 4:03 por IKT Arduraduna   [ actualizado el 13 dic. 2016 4:23 ]

lehiaketa

GUTXIENEZ 50 HITZ GEHIENEZ 70 HITZ   

Euskaraz: Gezurrak hanka motz
Gaztelaniaz:  Nunca pensé que eso me pudiera ocurrir a mí     
Frantsesez:  Bien faire et laisser dire      
Ingelesez:  Many hands make light work       

Embed gadget



IGELAK euskal filma Basauriko Antzokian

publicado a la‎(s)‎ 10 dic. 2016 8:01 por Josune Intxaurraga   [ actualizado el 10 dic. 2016 8:54 ]


Abenduaren 13an URBIko DBHko 1. mailako ikasleek IGELAK filma ikusiko dute goizeko 10:00etan. Patxo Telleriak zuzendutako komedia da eta aktore ezagun askok hartu dute parte.

IGELAK bilaketarekin bat datozen irudiak
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi trailerra link honetan: http://www.naiz.eus/es/mediateca/video/igelak-filmaren-trailerra


EUSKARAREN EGUNA URBI BHI - MANNEQUIN CHALLENGE

publicado a la‎(s)‎ 5 dic. 2016 5:36 por Idazkaritza Urbi

Hemen daukazue ostiralean egindako mannequin challenge lehiaketaren bideoa. Oso luzea izango zenez, abiadura bikoitzean editatu dugu eta ez da oso ondo iksten. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Mannequin challenge URBI_0001.avi


1-10 of 263