Urbi institutua‎ > ‎Untitled‎ > ‎

Batxilergoko eta erizaintzako laguntza osagarria zikloko aurrematrikulazioa 2014/15 !!!!!

publicado a la‎(s)‎ 10 abr. 2014 4:09 por Zuzendaritza Urbi   [ actualizado el 10 abr. 2014 4:36 ]

ATE IREKIEN EGUNA URBI BHI instututuan APIRILAREN 29an 17:00etan

Familia agurgarriok:

Datorren ikasturtean, urrats berria emango dute zuon seme-alabek haien heziketa prozesuari dagokionez, eta guk, URBI institutua osatzen dugunok, poztasun handiz hartuko dugu parte bide horretan.

Zuon seme-alabek erabiliko dituzten instalazioak ezagutzeko gogoa baldin baduzue, atsegin handiz erakutsiko dizuegu, eta bide batez, eduki ahal dituzuen zalantzak argitzen saiatuko gara. Apirilaren 29an, asteartean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, ate irekien eguna burutuko dugu, gure bitartekoak bertatik bertara ezagutu ditzazuen.

Batxilergorako aurrematrikulazio epea: Maiatzaren 5etik 15era.
Erizaintzako laguntza osagarria ziklorako aurrematrikulazio epea: Maiatzaren 27tik ekainaren 6ra

Matrikulazioaren inguruko informazioa Eusko Jaurlaritzako web orrian
Comments