Urbi institutua‎ > ‎Untitled‎ > ‎

Eskola trukea Marienschule Krefeld Gymnasium-arekin

publicado a la‎(s)‎ 11 dic. 2012 0:17 por MARIA JESUS RAMIREZ   [ actualizado el 11 dic. 2012 0:18 ]
 
 
Abenduak 7tik 15era, Batxilergo 1. mailako ikasle eleanitzek Krefeldeko Marienschule ikastetxearekin eskola trukea egingo dute.
 

Krefeld (1929. urterarte Crefeld deitua) Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiri bat da. 2010ean 235.076 biztanle zituen.

Erromatarrek Gelduba gotorlekua jaso zuten bertan. Krefeld bera 1105ean aipatzen da lehen aldiz Krinvelde izenarekin. Hasiera hartan ondoan zuen Uerdingen herria baino txikiago bazen ere, gaur egun Uerdingen Krefelden barrutietako bat da.

1683an Zazpi Urteko Gerraren ondoren hiria superpopulatua zegoenez biztanle batzuk Krefeld utzi eta Ipar Amerikako Filadelfian Germantown hiria sortu zuten. 1702an Krefeld Prusiaren esku gelditu zen. 1929an Krefeld eta Uerdingenek bat egin zuten.

 
 
 
 
Comments