Urbi institutua‎ > ‎Untitled‎ > ‎

Hizkuntzen Europako eguna

publicado a la‎(s)‎ 22 sept. 2018 8:59 por MARIA JESUS RAMIREZ   [ actualizado el 15 oct. 2018 10:57 ]
Estrasburgoko Europako Kontseiluaren ekimenez, 2001etik aurrera irailaren 26an ospatu da urtero Hizkuntzen Europako Eguna. Gure ikastetxean "We speak European" eTwinning proiektua martxan jarri dugu hizkuntza aniztasunaz gozatzeko.
Hala, Antzinako Greziera ikasten duten Batxilergo 1. mailako ikasleek  proiektuan parte hartuko dute Europako 19 eskolekin batera.
Hona hemen helburu garrantzitsuenak:
- Europako hizkuntza-aniztasuna aberasgarria da, eta zaindu eta indartu behar da.
- Ikasten diren hizkuntzen eskaintza zabaldu behar da (baita hiztun gutxi dituzten hizkuntzak ere), eleaniztasuna bultzatzeko.
- Bi hizkuntzatan edo gehiagotan maila ona eskuratu behar da, Europako herritar demokratikoekin parte hartu ahal izateko.

European Day of Languages at Urbi high school


YouTube Video



Comments