Urbi institutua‎ > ‎Untitled‎ > ‎

Ibilbide mitologikoa Bilbon zehar

publicado a la‎(s)‎ 20 abr. 2015 12:18 por MARIA JESUS RAMIREZ   [ actualizado el 20 abr. 2015 12:19 ]
Datorren ostegunean, apirilaren 23an, 11:45etik 16:00etara artekoa, Latina ikasten duten 4. mailako ikasleek ibilbide mitologikoa egingo dute Bilbon zehar. 
 Ekintza osagarria antolatzen duen mintegia: Latina.

 Ekintzaren helburuak:

 Mitologia klasikoan oinarritutako ondoko eskultura mitologiko hauek deskubritzea eta aztertzea:

 Arriaga antzokiko eskulturak, La Union y el Fenix aseguru-etxeko kupulan dagoen eskultura, Arenaleko lorategietako Pan eta Dioniso, Udaletxeko Garaipen Hegoduna.

 Unamuno institutuko Minerva,  BBVAren egoitzako Merkurio, Kale Nagusiko Minerva, La Equitativa eraikineko Justizia, Justizia Jauregiko eskulturak eta Albiako Sirena.

Comments