Urbi institutua‎ > ‎Untitled‎ > ‎

STARTINNOVA lehiaketako finalean dira gure ikasleak!!!

publicado a la‎(s)‎ 8 feb. 2017 23:54 por Idazkaritza Urbi

STARTINNOVA 2016-2017.

URBI B.H.I. FINALERAKO SAILKATUA!!!!


StartInnova egitasmoaren helburua ikasleek enpresa bat martxan jartzeko jarraitu behar diren pausuak ezagutzea da, gazteen ekintzailetza sustatuz.  

Honela, gure ikasleek ideia berritzaile baten oinarritutako enpresa bat asmatu behar izan dute eta, CANVAS metodoa erabiliz, proiektua bideragarria izan dadin hainbat alderdi landu dituzte: enpresak duen baliorik garrantzitsuena finkatu, merkatuen azterketa egin, bezeroekiko harremana erabaki, beharrezko baliabideak zeintzuk diren zehaztu behar izan dituzte, etab.

Bizkaian 140 taldek aurkeztu dituzte beraien lanak eta URBI B.H.I.ko GALTAGAPA taldea finalera iritsi da.

GALTAGAPA.  JONE GALINDEZ, GORKA PADILLA,  JON GALLEGO, IKER TAPIA.

Beraien proiektuak BILBOSHOP du izena eta online plataforma bat da. Enpresa honi esker, Bilboko dendek beraien produktuak online saltzeko aukera izango dute. BilboShop-ek plataforma kudeatuko du, bezeroen ordainketak jasoko ditu eta produktuak bezeroarengana eramateko ardura bere gain hartuko du. Nahi izanez gero, Marketing aholkularitza ere emango diete harpidetutako dendei.

Proiektu honi esker lehen postua lortu dute. Orain beraien lana epaimahaiaren aurrean aurkeztera joango dira Bilbora. Zorte on!

Beraietaz gain, institutuko beste 10 taldek ere bialdu dituzte beraien proiektuak, oso lan interesgarria egin ondoren.

Aipamen berezia egin nahi genuke Bi Ber Bi taldearen lanari buruz, finalera 5 talde baldin badoaz, beraiek 6.ak gelditu direlako. Zorionak neskak, lan bikaina egin duzue.

BI BER BI. ANE ARIZMENDIARRIETA, AMETS FERNANDEZ, ALBA OROZKO, NAIARA MANEIRO.
Comments