Urbi institutua‎ > ‎Untitled‎ > ‎

V Kontakizun laburren lehiaketa

publicado a la‎(s)‎ 27 nov. 2012 12:28 por MARIA JESUS RAMIREZ   [ actualizado el 27 nov. 2012 12:32 ]

Kontakizun laburrak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

 Oinarriak:

1.- Partaideak: Urbi institutuko ikasle guztiak. Hiru kategoria egongo dira: DBH 1. eta 2. mailetako ikasleak, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleak, Batxilergo eta Zikloetako ikasleak.

2.- Gaia: Ondorengo esaldi hauetako bati jarraipena eman behar zaio:

-Kale ilun hartan …

 

-Nire ametsa kontatuko banizu …

 

-Y, de repente, se abrió la puerta…

 

 -En el árbol de navidad había una tormenta de nieve encerrada en una vieja bola de cristal…

 

-I didn`t care about the presents underneath the Christmas tree. All I wanted for Christmas…

 

-It was the 31st of December and my car broke down at night…

 

- Le soir de Noël j´ai rencontré un enfant seul et triste dans la rue.

-Qu´est-ce qui se passe

- Le père Noël est en prison...

 

- Aujourd´hui j´ai téléphoné à ma maman et j´ai lui ai dit: "Maman, tu ne devineras jamais mais c´est le plus beau jour de ma vie"...

Lehiaketara aurkezten diren kontakizunek euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez idatzita egon behar dute, beste lehiaketa batean saririk jaso gabeak eta gehienez 10 lerro eduki ditzakete. Parte hartzaileek nahi duten kontakizun beste aurkez dezakete.

3.- Lanen bilketa: Kontakizun laburrak bidali beharko dira honako helbide honetara: instijaia@gmail.com

Kontakizunekin batera egilearen datuak bidali beharko dira: izen-abizenak, maila, helbidea, posta kodea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa.

4.- Emateko epea: Lanak emateko epea 2012ko abenduaren 16an amaituko da.

5.- Sariak: Sariak honakoak izango dira kategoria bakoitzean:

Euskarazko kontakizunak:

-Lehen saria: Diploma eta 40 euro.

-Bigarren saria: Diploma eta 20 euro.

Gaztelaniazko kontakizunak:

-Lehen saria: Diploma eta 40 euro.

-Bigarren saria: Diploma eta 20 euro.

Ingelesezko kontakizunak::

-Lehen saria: Diploma eta 40 euro.

-Bigarren saria: Diploma eta 20 euro.

Frantsesezko kontakizunak::

-Lehen saria: Diploma eta 40 euro.

-Bigarren saria: Diploma eta 20 euro.

Pertsona bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Epaimahaiaren erabakia, abenduaren 20an jakingo da Urbi institutuko web orrialdean eta komunikabideei ere horren berri emango zaie. Erabaki hau apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake edo sari bereziren bat eman ahal izango du, egoki baderitzo.

Sariak Gabonetako jaian banatuko dira.

6.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

7.- Argibide gehiagorako, jo posta helbide honetara: instijaia@gmail.com

 

 

 

 

 

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Comments