Urbi institutua‎ > ‎Historia‎ > ‎

Historia2

URBI INSTITUTUAREN HISTORIA

- 1964ko urtarrilean, Basauriko Udalaren ordezkari batzuek Hezkuntza Ertainen Zuzendaritzara jo zuten herrian institutu bat eraiki zezatela eskatzeko. Izan ere, ez hemen, ez inguruetako herrietan instituturik ez zegoenez, Batxilergoa ikasi nahi zuten bertako ikasleek arazoak izaten zituzten.

- Hezkuntza Ertainen Zuzendaritzak aurreikusita zuen aipatu ikastetxearen eraikuntza eta, ondorioz, behar zen lurra erosteko proposatu zion Udalari.

- 1964ko urtarrilaren osoko bilkura batean, Urietako Sastraka izeneko tokian, 10.000m2 lur erostea proposatu zen.

- Jabeekin, Eulateren oinordekoekin, lortutako akordioaren ondoren, oineko 30 pezetan, 25.475,32 m2 erosi zituzten. 1964ko otsailaren 11an Udalak egindako Ezohiko Bileraren aktaren arabera, prezioa 10 milioi pezetakoa izan zen. Udalak 7 milioi ordaindu zituen eta Bilboko Udal Kutxak 3.864.000.

- Urte horren apirilaren 7an, Barne Ministerioak baimentzen dio Udalari beharrrezko lursailak doan emateko Hezkuntza Ministerioari, honek institutua eraiki zezan. Lur emate hori 1964ko maiatzaren 4an gauzatu zen.

- Ikastetxe berria 65/66 ikasturtean hasi zen lanean, Bilboko Institutu Zentralaren hezkuntza-saila gisara. Ageri da 1966an Errebalida azterketak egin zirela bertan.

- Handik 1969ra arte, institutua hezkuntza-saila izateari utzi eta independiente izan arte alegia, ez da agiri idatzirik geratzen

- 1969ko irailean idazten da lehenengo klaustro akta. 34 irakaslek hartu zuten parte, Amparo Couceiro zuzendari zelarik. Basauriko Ertainetako Institutu Mistoa du izena. Urte horretan Domi Ramos da idazkaria.

- 69/70 ikasturteko klaustro akta batean, bertan parte hartu zuen guraso talde bat aipatzen da.

- 70/71 ikasturtean UBI -era esperimentalean- irakasteko baimena ematen zaio institutuari.

- 72/73 ikasturtean nabarmena da ikastetxearen hazkundea. Irakasleen kopurua 50era iristen da.

- Hurrengo ikasturtean (73/74) institutua handitzeko lanak (atzeko aldearen eraikuntza) hasten dira.

- Gaueko Batxilergoa 1974an sortu zen. Ikasturte horretan ikasleen 5 ordezkarik hartzen dute parte klaustroetan. Esperientzia hau, orduko garaietan, erabat berria zen.

- 1976an, gurasoen zein ikasleen ordezkariak (6 eta 3 hurrenez hurren) klaustroaren partaide dira, hitzez eta botoz. "Kudeaketa demokratikoa" izeneko esperientzia ez ofiziala zen.

- Garai haietako irakasle bat baino ez da geratzen: Sigi Domingo.

- 1977an apurketa ugariei aurre egiteko 100 pezetako kuota onartzen da ikasle zein irakasleentzat.

- 1981/82 ikasturtean D eredua ezarri zen institutuan eta handik lau urtera bukatu zituen bere ikasketak (BBB eta UBI) lehenengo promozioak.

- 82/83 ikasturtean, klaustroak erabakita, lehenengo bideoa eta ordenagailua erosi ziren. Garai hartakoa José Mª García zen, Bizkaiako Institutuetan eta Informatikan aitzindaria izan zena.

- 92/93 ikasturtean, gauekoan, Helduen Batxilergoa ezartzen da.

- 93/94 ikasturtean Institutuaren 25. urtemuga ospatzen da.

- 1996tik aurrera ikastetxean hizkuntz eredu bakarra dago goizean (D eredua) eta gauean (A eredua).

Ikasturte horretan (96-97) DBHko 1. zikloko ikasleak eta irakasleak ailegatzen dira institutura.

- 99/00 ikasturtean, Erizaintza zikloa (maila ertaineko zikloa) hasten da.

- 04/05 ikasturtean, Arreta Sozio-Sanitarioa (maila ertaineko zikloa) hasten da.

- 05/06 ikasturtean Helduen Batxilergoaren 1. kurtsoa desagertzen da (2. eta 3. kurtsoak mantentzen dira).

- 06/07 ikasturtean Helduen Batxilergoaren 2. kurtsoa desagertzen da (3. kurtsoa mantentzen da).

- 07/08 ikasturtean Helduen Batxilergoa desagertzen da.

Comments