Urbi institutua‎ > ‎Proiektuak‎ > ‎

Bizikidetza

ELKARBIZITZA ETA HEZKUNTZA-KOMUNITATEA



Elkarbizitzarako, bakerako eta giza eskubideetarako heztea ezinbesteko beharra da gure gizartean. Ikastetxeak horretan garrantzi handia du, nahiz eta ez den gizarteratzeko eragile bakarra.

Ikastetxea ingurune aproposa da eskola komunitateko pertsona guztien ongizate emozionala lortzeko, beraz Urbi institutuaren elkarbizitzarako proiektua hurrengo printzipioetan oinarrituta dago:

  • Oinarrizko eskubide eta askatasunaren errespetuan heztea.
  • Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzea.
  • Tolerantzia eta askatasuna gauzatzea.
  • Gatazka pertsonalak eta sozialak modu baketsuan konpontzea.
  • Eskubide eta betebeharretan heztea.
  • Ikastetxeko kide guztien duintasuna, osotasuna eta intimitatea errespetatzea.

Elkarbizitza proiektuaren xede-helburuak

  • Eskola komunitateko pertsona guztien eskubideak eta betebeharrak bermatzea.
  • Pertsona guztien duintasunaren errespetua sustatzea.
  • Gizartearen aldeko jarrerak eta gatazken aldaketa etikoak bultzatzea.

Arduradun orokorra: Karmele Aurrekoetxea (karmeleau@urbibas.org)
Comments