Lehendakari Agirre 93    
48970 Basauri
014086aa@hezkuntza.net
Telf: 944.28.01.08
Fax: 944.28.01.09

INFORMAZIO-OHARRA

Datorren asteazkenean, 2024ko martxoaren 20an, Ikasle Greba Orokorra deialdia dago Ikasle Abertzaleak bultzatuta.

Le voyage des élèves du cours de français: La Rochelle-Futuroscope-Poitier 


Hiru egun joan gara Frantziara batxiko ikasleekin. La Rochelle eta Poitier hiriak bisitatzeaz gain, Le Futuroscope parkean egon gara. Horrela, Frantziako gastronomia, giroa eta bizi modua ezagutzeko aukera izan dugu.


Erasmus+ mobilidadea: 20 ikasle Baigorrin 


Urtarrilaren 28tik otsailaren1era, Baigorriko Jean Pujo ikastetxean hogei ikasle eta bi irakasle izango dira.

EXODOS emigrazioari buruzko eTwinning proiektu komunean lan egiteaz gain, Urbiko ikasleek Iparraldeko ohiturak, geografia, euskalkia eta  monumentu enblematikoak  ezagutu ahal izango dituzte. Informazio guztia  blog honetan. 

Erasmus+ mobilidadea : La Reunion uharteko ikasleak bisitan

Urriaren 18tik 25era,  La Reunion uharteko bazkideen bisita jaso dugu.

Reuniondarrek, EXODOS emigrazioari buruzko eTwinning proiektu komunean lan egiteaz gain, Euskadiko ohiturak, geografia, kultura, hizkuntza, monumentu enblematikoak eta altxorrak ezagutu ahal izan dituzte. Bi ikastetxeen arteko harremana indartu egin da, esperientzia guztiz positiboa eta aberasgarria izan baita. Informazio guztia Jean Hinglo ikastetxekoek sortu duten blogean. Urbiko ikasleek datorren Aste Santuan itzuliko diete bisita Reunioneko kideei. Mugikortasun berri hori, zalantzarik gabe, ahaztezina izango da. 

9_BIL_Saria_2023_Digipen(1).pdf

Bigarren urtez, URBI BHI ikastetxeak Elhuyar zientzia azokan hartu du parte Bilboko Arenalean asteburuan zehar. Ostiralean gure lorategi bertikalaren maketa aurkeztu gunean bere ureztatzen sistema automatikoarekin batera eta datuak mugikorretik ikusteko app a (Batxi 1 eta DBH 3-4) eta igandean uraren zikloaren maketa bat (DBH 1). 

Proiektuak egiteko HEDATZE orduak erabili ditugu, eta Arenalean gure ikasleek ederto batean defendatu dute egindakoa epaileen eta galdezka hurbildu den edonoren aurrean. Haien lana oso ondo bete dute, oso harro gaude lortutako emaitzaz. 

Epaileen, euren aldetik saritu egin dute egindako lana, eta  gure ikasle batzuek formazio ikastaro bat jasoko dute DigiPen Institute of Technology Europe Bilbao- ren eskutik. Onena, edozein kasutan, urtean zehar ikasleak eta irakasleak partekatutako ordu guztiak izan da. 

Eskerrik asko guztioi, eta zelan ez, zorionak lortutako emaitzagaitik


2023-2024 matrikula: ikasleek ekarri beharreko dokumentazioa 

Non:Institutuko idazkaritzan 

Ordutegia: 08:30etatik14:00ak arte

Hobeto antolatu ahal izateko, hitzordua hartu behar da 621317052 (Joseba edo Alfonso)


DBH 1 maiatzaren 3tik 9ra


DBH 2 maiatzaren 10etik 16ra


DBH 3 maiatzaren 17tik 23ra


DBH 4 maiatzaren 24tik 30era


Batxilergoa ekainaren 19tik uztailaren 4ra 

Batxilergoko 1. maila edo 2. maila egin nahi duten ikasle guztiek ekainaren 19tik uztailaren 4ra arteko matrikula egin beharko dute. Adingabeek legezko tutoreetako batekin batera egon beharko dute matrikula egiteko.

Zuzendariaren aukeraketa batzordea


zuzendaritza_batzordea1.pdf
zuzendaritza_batzordea2.pdf

Erasmus+ mobilidadea : Txekiara bisita

Zientzia Astea 2023.mp4

2023-2027rako Zuzendariaren aukeraketa-Batzordea Deia

Erasmus/ eTwinning proiektua

Txekiar Errepublikako ikasleak Urbin 

(otsailaren 26- martxoaren 2ra) 

Otsailak 11 EMAKUME ETA NESKA ZIENTZILARIEN nazioarteko eguna

Erasmus+ 2022. Europarako leihoak irekitzen

Abenduaren 16an Erasmus+ 2022. Europarako leihoak irekitzen jardunaldia egin zen Bilbon, Hezkuntza Sailak antolatuta. Ekitaldi horretan, ERASMUS+ saria eman zioten Urbi BHIri, datozen 6 urteetarako Europako estrategian hartu duen konpromisoagatik.


“Vasalli, nor izango da hurrengo erregea?”

Urbiko Geografia eta Historiako Mintegiak aurten DBH2. mailan Goi Erdi Aroko feudalismoa proiektu baten bitartez indartzea erabaki du. Izan ere, gure ikasleek klasean landutakoa eta azterketa teoriko batean frogatutakoa proiektu honen bitartez gorpuztu eta hobetu ulertzeko aukera izan dute, hala nola feudo bat nola antolatzen zen, mansoak nola lantzen ziren (txandakatze sistema: lugorri edo laborantza), eta abar luze bat. 

Gainera, ikasleak RolePlay baten parte izan dira, non irakaslea erregea izan den eta non ikasleak, erregearen basailu bezala, feudo bat jaso duten eurek antola dezaten. Are gehiago, basailuak bezala euren dinastiaren armarri bat diseinatu behar izan dute! Amaitzeko, irakasle-erregea ondorengorik gabe hil da eta basailuek koroagatik gerra egin dute. Gerraren nondik norakoak azaltzea ezinezkoa egiten zaigunez (historiako galderak erantzuten armak erosi eta gainontzeko feudoak erasotu behar zituzten…), zuekin gure ikasleek eginiko hainbat feudo partekatzea erabaki dugu

Primeran pasa dugu!!