Bigarren urtez, URBI BHI ikastetxeak Elhuyar zientzia azokan hartu du parte Bilboko Arenalean asteburuan zehar. Ostiralean gure lorategi bertikalaren maketa aurkeztu gunean bere ureztatzen sistema automatikoarekin batera eta datuak mugikorretik ikusteko app a (Batxi 1 eta DBH 3-4) eta igandean uraren zikloaren maketa bat (DBH 1).
Proiektuak egiteko HEDATZE orduak erabili ditugu, eta Arenalean gure ikasleek ederto batean defendatu dute egindakoa epaileen eta galdezka hurbildu den edonoren aurrean. Haien lana oso ondo bete dute, oso harro gaude lortutako emaitzaz.
Epaileen, euren aldetik saritu egin dute egindako lana, eta gure ikasle batzuek formazio ikastaro bat jasoko dute DigiPen Institute of Technology Europe Bilbao- ren eskutik. Onena, edozein kasutan, urtean zehar ikasleak eta irakasleak partekatutako ordu guztiak izan da.
Eskerrik asko guztioi, eta zelan ez, zorionak lortutako emaitzagaitik